Sagar zakuari tankera, Oier Lobatok

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Pasa den igandean Sagar Uzta Festa egin zen, eta urtero bezala, AEK euskaltegiak ere hartu zuen parte bertan, Sagar-Zaku lehiaketa antolatuta. Euro baten truke, sagarrez betetako zaku bat hartu eta daukan pisua asmatzea da, lehiaketako helburua. Tankera hartzen saiatu ziren bat baino gehiago, eta AEK-k eskerrak eman nahi dizkie denei. Era berean, zo­ri­on­du egin du, bete-betean as­matu zuenari: Oier Lobatori. Be­ra izan zen sagar-zakuaren pisura gehien gerturatu zena, eta sari goxoarekin etxeratu zen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!