Berdintasuna lantzeko, zita bikoitza gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 3a, 02:00

Zita bikoitza jarri du Astiga­rra­­gako Udalak gaur, berdin­ta­su­na­rekin eta ema­­kumeen­ga­na­ko indar­ke­ri­a­re­kin lotuta. Arratsaldean izango dira biak: bilera irekia, eta tailerra.

Udaletxean jarri dute aurre­neko hitzordua, 15:00etan ple­no aretoan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana diseinatzeko. Aurreko hi­labeteotan bigarren planaren ebaluazioa egin ondoren, eta egoeraren diagnostikoa berri­tu­ta, hirugarrena lantzen ha­si­ko dira gaur: «prozesua bo­ro­bildu, eta ikusitako guztia­re­kin plan berri bat disei­na­tze­ko momentua iritsi da, urte berriarekin martxan hasiko de­na», azaldu dute. Horre­ta­ra­ko, herritar guztiei luzatu die­te gonbitea, saio irekira azal­tzeko, «hurrengo lau urteeta­ra­ko lan ildoak eta ekintza ga­rrantzitsuenak denon artean adostu eta aurrera ateratzeko».

Bileraren ondoren, berriz, fa­milientzako tailerra izango da, Astigarragako Herri Esko­la­ko patioan; 16:30etan hasi eta 18:30ak arte: Tratu on txinpar­tak. Emakumeenganako indar­ke­riaren aurrean, tailerrean sustatu eta ikasiko dituzte tratu onak, ipuin, jo­las, ma­rrazki edota kantuen bitartez. Adin guztietakoei irekia da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!