Egun osoko jaialdia
Txapelketa uztailaren 27an jokatuko da, goizeko 10:00etan hasita, kiroldegian. Goizeko partiduen ondoren, atsedenerako tartea izango da eguerdian, eta arratsaldean jokatuko dira txapelketako finalerdiak eta finala.
Izena, interneten
Aipatu bezala, parte hartu ahal izateko nahitaezkoa da izena ematea. Horretarako, talde bakoitzeko 24 euroko ordainketa egin behar da Laboral Kutxako kontu korronte honetan, taldearen izena adierazita: 3035 0214 34 2140019016. Horrez gain, emaila bidali behar da astigarraga3x3@gmail.com helbide elektronikora, adieraziz taldearen izena, maila, adina eta jokalarien izenak, eta ordainketa agiria gehituta.
Gazteenek, 18 urtetik beherakoek, ez dute parte hartzeko ordainketarik egin behar, baina izena eman beharko dute email bidez.