4x4 kotxeekin, urteroko zita larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 4a, 02:00

Bueltan da Astigarragan, bes­te urte batez, 4x4 kotxeen ikus­kizuna. Larunbat honetarako jarri dute zita, Astigarragako 4x4 Trialaren seigarren edizioa jokatzeko.

Zarkumendegiko futbol ze­laiaren atzeko aldean prestatu dute zirkuitua, eta arra­tsal­de­ko 16:00etan hasiko da proba. Bertan, bost zona izango dituz­te, bakoitza zintekin marka­tu­ta, eta zuloz josita. Zulo horie­­tan sartu eta ahalik eta on­do­en ateratze­ko, erakutsi behar­ko dute haien trebezia pro­ba­ko parte­hartzaileek. Bost zonak osatu beharko dituzte denek.

Ia 20 bat kotxe es­pero di­tuzte antolatzaileek, gehienak ezagunak; eta izango da asti­gartarrik ere, tartean.

4x4 triala ikusteko sarre­rak, mo­­men­tuan bertan jarriko di­tuzte salgai, 2 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!