Frankfurten dabil egunotan Jaime Romero astigartarra Pistako Munduko Txapelketa jokatzen. Espainiako Selekzioak deituta joan da, eta nahiz eta ez den finalean izango, emaitza onak lortu ditu.
Hain zuzen, junior mailako pertsekuzio-taldearekin ukitu du gailurra Romero astigartarrak Munduko Txapelketan, Raul Garcia, Javier Serrano eta Alberto Perezekin batera.
4.11.914ko erregistroarekin, Espainiako errekorra lortu dute. Emaitza horri esker, hamabigarren izan da laukotea.
Finalean, ordea, ezin izan dute sartu; minutu eta erdira geratu dira, hain zuzen.
Rodriguez eta Semperena gaur, Les Rondes Vallesen
Gainontzeko txirrindulariak ere, errepideetan barrena dabiltza udaran zehar ere. Horien artean dira Ibai Rodriguez hernaniarra eta Telmo Semperena astigartarra. Gaurtik aurrera, Alex Fernandez donostiarrarekin batera, Donosti Berri taldearekin, Bazpi taldeko Asier Pozorekin eta Gipuzkoako selekzioko beste hainbatekin, Les Rondes Valles proban hartuko dute parte.
Txirrindulari hernaniarra eta astigartarra Frantziako Bretainian barrena ibiliko dira, etapaka jokatuko duten proba ezagun honetan.