Gernikako arbolaren oinordekoa, elkarbizitzaren sinbolo

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 8a, 02:00

«Memoriaren eta bakearen ikur» Gernikako arbolaren jatorrizko oinordekoa landatu zuten atzo. Bertan izan ziren Zorione Etxezarraga alkatea, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria, baita Astigarragako hiru biktimen senitartekoak ere: Tomas Alba Irazustaren familia, 1979an Batallon Vasco-Españolek hildakoa;  Joseba Barandiaran Urkolaren familia, Polizia Armatuak 1978an hildakoa; eta Bixente Perurena Telletxearen familia, 1984an GALek hildakoa. Elkarbizitzaren aldeko lanean jarraitu behar dela adierazi zu­ten ordezkari politikoek, Herri Eskolako ikasleen aurrean. Haiekin batera abestu zuten, Gernikako arbola.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!