Ikasturtea bukatzen ari da, eta dagoeneko familia gehienak ari dira hurrengo ikasturtean pentsatzen. Baita kiroldegia eta Mundarro Kirol Elkartea ere.
Hainbat ikastaro aurkeztu dituzte 2019-2020 ikasturterako, eta horietan aurre-izenematea egiteko aukera izango dute Astigarragako gaztetxoek hilaren 14ra bitarte.
Horretarako, kiroldegira jo beharko dute: bertaratuta, kiroldegia@astigarraga.eus helbide elektronikoan, eta 943 33 36 76 telefonoan. Ordutegien berri ere, bertan ematen dute.
Kiroldegian egin ahal izango da aurre-izenematea.
Mundarroko eskolak, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat
Hiru multzotan sailkatu dituzte 2019-2020 ikasturteko ikastaroak. Batetik, Mundarroko Eskolak daude;?Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleentzat dira. Sei modalitate lantzen dira: eskubaloia, saskibaloia, atletismoa, judoa, pelota eta futbola.
Eguerdian eta arratsaldean eskaintza, kiroldegian
Bestelako ikastaroak ere izango dira, bai eguerdian baita arratsaldean ere: Zumba Kids, Jump Fit, AeroGym eta Ziklo Gaztea, hain zuzen.
2019-2020 IKASTURTEA
Mundarroko Eskolak
- Eskubaloia (LH 3-6)
- Saskibaloia (LH 3-6)
- Atletismoa (LH 3/LH 4-5)
- Judoa (LH 3/LH 4-6)
- Pelota (LH 3-6)
- Futbola (LH 3-4/LH 5-6)
Kiroldegiko eguerdietako jarduerak
- Zumba Kids (HH 4-5 eta LH 1-3)
- Jum Fit (HH 5-LH 1-3)
- AeroGym (LH 3- LH 4-6)
Kiroldegiko arratsaldetako jarduerak
- Zumba Kids (4-7 urte eta 8-12 urte)
- Jum Fit (5-8 urte eta 9-12 urte)
- Aero Gym (9-10 urte eta 11-12 urte)
- Ziklo Gazte (12-15 urte)