Kopako finala gaur, neska kadeteek

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 1a, 02:00

Egun haundia dute gaurkoa, Mundarroko neska kadeteek. Izan ere, Gipuzkoako Kopako finala jokatuko dute, arratsaldeko 16:00etan hasita, Zubie­tan. Oñatiko Aloña Men­di taldea izango dute aurrean mo­re­ek, eta maila haundiko partidua espero da, ligaxkan mai­la bikainean aritu diren bi talderen artean. Izan ere, nagusitasunez bukatu zuten biek, be­ra­ien multzoko lider: 12 partidu irabazi eta bi berdinduta Mun­da­rrok; eta 10 irabazi eta bi berdinduta Aloña Mendik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!