Sariarekin bueltatu da Petritegi sagardotegia Alemaniatik; Frankfurteko Cider World ?19 sagardo txapelketatik. Domina eskuratu du bertan, bere sagardo apardunarekin; eta «poz pozik» azaldu da, «modu honetan ekoitzitako sagardoaren aurreneko uzta delako». Duela bi urte ere hartu zuen parte Petritegik, txapelketa horretan; eta zilarrezko sagarra saria lortu zuen orduan, bere sagardo naturalarekin.
Aparduna 18 hilabete dauka izena, orain saria jaso duenak, Petritegiren sagardo apardunak. Izan ere, 18 hilabetez egoten da, gutxienez, botilan sartuta eta horizontalean jarrita, «produktua fintzeko». Era tradizionalean egiten dute: «kupeltegiko kalitate haundiko sagardoa aukeratu, botilaratu eta bigarren hartzidura bat eragiten diogu». Horren ondoren uzten dituzte botilak horizontalean, atseden hartzen.