Astigarragaren ukitua duten sariak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 16a, 01:00

Emakume enpresari eta zuzendari sariak banatu zituen otsailaren 28an Aspegi elkarteak, eta biak bete-betean joan ziren Astiga­rragara. Aurrenekoa Maria He­rrero Eizmendik jaso zuen, Astigarrangan dagoen Herrekor S.L.U. enpresako kudeatzaileak. Eta bigarrena, aldiz, Nekane Arzallus Iturrizak, Gipuzkoa Bas­ket Club (GBC) taldearen lehendakariak. Aspegi elkarteak laugarren aldiz banatu ditu sari hauek Donostiako Aquariumean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!