Ezin izan zion buelta eman Mundarrok, aurreko asteburuko porrota mingarriari; eta berriro galdu zuen etxean, Rotetaren kontra (1-2). Donostiarren gola berdindu eta garaipenaren bila joan ondoren, azkeneko minutuetan jaso zuten bigarrena moreek, esku hutsik geratzeko.
Intentsitate altuko partidua izan zen, hasieratik. Alde batetik bestera ibili zen baloia etengabe, baina gol aukerarik gabe. Atsedenaldia baino lehen, ordea, Mundarroren akats bat aprobetxatu zuen Rotetak, markagailuan aurreratzeko.
Ez ziren hobeto hasi gauzak bigarren zatian, kontrako penalti batekin; baina gelditu egin zuen Miguel atezainak, eta horrek indarra eman zion taldeari. Baita berdinketaren gola sartu ere, Beñatek buruz. Eta bigarren golaren bila jo zuten moreek, partidua irabazteko asmoz. Baina azkarregi lortu nahi izan zuten, eta presa garesti atera zitzaien: minutu gutxiren faltan, bigarrena lortu zuen Rotetak.