Suharri Irazustabarrenak hiru akziotako desafioa du bikoteka ostiralean urriaren 12an, Xoxokan. Euskal Herriko Sega txapeldunarekin batera, Julen Gabirondo; Telleria anaien aurka, Urtzi eta Beñat, lehiatuko dira. 50 jasoaldi eman beharko dizkete 100 kiloko zilindro zaharrari (bakoitzak 25), sei kilometro egin beharko dituzte korrika eta 700 metro karratu moztu beharko dituzte segarekin.