Herriko dolareen lanen hasiera, ikasturte berriarekin batera

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 5a, 02:00

Ostiralean hasiko dute Herri Eskolako ikasleek 2018-2019 ikasturtea, eta horrekin bate­ra, herria ere bizitasuna har­tzen hasiko da, irailean zehar.

Entsaio irekia etzi, Aiztondok
Herriko taldeetan hasteko ga­ra­ia ere izaten da iraila. Ho­rietako bat da Aiztondo abes­batza; ostiralean egingo du en­tsaio irekia. Kultur etxean izango da, arratsaldeko  20:00­e­tan. Bertan abesbatza eza­gutu eta kide izateko aukera izango da.

Literatura solasaldia, asteartean
Literaturaren ingurukoa izan­go da hurrengo jarduera, aste­artean. Jasone Osoro idazlea­ren eskutik, solasaldia izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita, kultur etxean. 12etan bermuta eleberriko hainbat pasarteren bidez, emakumeei buruz hitz egingo dute.

Sagardoa egiteko lanen hasiera, hilabetea bukatzeko
Urtero bezala, sagar uzta jaiarekin borobilduko dute ikasturteko aurreneko hilabe­tea. Hilaren 27tik 30era bitarte ospatuko dute herriko sagar­dotegiek sagardoa egiteko lanen hasiera, hainbat ekin­tzekin: pintxopotea, sagar motak ezagutzeko irteera... Gainera, 2018ko uztako aurre­neko muztioa ere dasta­tuko da, aurrenekoz.


Iraileko agenda

3-28 Argazki erakusketa. AEK euskaltegiak 2017-2018 ikasturtean zehar ateratako argazkiak hainbat tabernatan egongo dira ikusgai: Ekaitz, Ikatza, Zipotza, Ibai-Lur eta Sagartxon.
7 Aiztondo abesbatzarekin entsegu irekia. Astigarragako abesbatza ezagutu eta kide izateko aukera. Anima zaitez! Harremanetarako:
aiztondoabesbatza@gmail.com edo 943 335 064 telefonoan. Kultur etxean, iluntzeko 20:00etan.
10etik aurrera Kultur etxeko ikastaroetan izenematea: Ebaki eta josi, dantza latinoak, yoga eta zura tailatzea. Urriaren 1etik ekainaren 14ra arte. %25eko beherapena Astigarragan erroldatutako erretiratu, langabe eta pentsiodunek.
11 Solasaldia: Jasone Osoro idazlearekin. 12etan bermuta eleberriaren egileak idatzitako pasarte batzuk hartuko dira emakumeei buruz edo beren inguruko gaiez hitz egiteko. Antolatzailea: Harituz elkartea.
14, 15, 18 Auka jokoa eraikitzeko tailerrak. Astigarragako ondarea, materiala eta ez-materiala aztertzeko, ezagutzeko eta zabaltzeko helburua duen egitasmoaren baitan, haur eta helduei zuzendutako hainbat saio antolatu dira: 14an, 09:30etan, euskeraz; 15/18an, 17:30etan, elebietan. Gidaria: Urkiri Salaberria ikerlaria. Parte-hartzea irekia. Debalde.
15 Gaztelekuaren irekiera-jaia. Gaztelekuan, 16:30etatik 20:30etara.
16-22 Udalaren ingurumen sailak antolatuta, aurtengo leloa: Konbinatu eta mugitu.
27-30 XVIII. Sagar Uzta Jaia. Sagardotegietako dolareetako lanen hasiera ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira iraileko azken astean.
27 Arratsaldean pintxopotea Astigarragako tabernetan 
sagarren eratorriekin egindako pintxoekin.
29 Goizean zehar familientzako jarduerak, besteak beste, sagar motak ezagutzeko txangoa Santiagomendin zehar. Aurrez izena eman behar da. 
30 Goizean, Sagarrararen Jaia Foru Plazan: muztioa egitea, 
txalaparta, kirikoketa, sagar dantza, sagardo eta muztio 
dastaketa, etab.
Eguerdian, herri bazkaria eta arratsaldean, afizionatuen pilota partidua.
Egitaraua eta izen-emateak: 943 55 05 75  edo www.sagardoarenlurraldea.eus.
29 2017-2018 ikasturteko Euskara eta Hezkuntza arloko Udal Diru­lagun­tzak eskatzeko epea irailaren 28an bukatuko da: aisialdiko begirale eta zuzendari titulua euskeraz ateratzeko laguntzak, udako unibertsitateko euskerazko eskoletarako laguntzak, euskera ikasteko laguntzak, garraio laguntzak (DBHko 2. zikloko ikas­tetxe publikoetako eta HHI-EPA ikasleentzat), eta haur eskolako familia ugari edo bi senideren matrikuletarako laguntzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!