‘Euskarak 365 egun’ dinamikaren bueltan, ‘Euskaraldia’ ekimena jaio zen pasa den urtean, euskaltzaleak aktibatu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin. Ekimen horretan hamaikakoa sortu zen euskara bultzatzeko herrian eta beraiek izan dira aukeratuak aurten Santio jaien hasierako pregoia irakurri, eta txupinazoa botatzeko, 19:00etan. Hamaikakoa edo hamabikoa dela esan liteke. Partaideetako bat, Eider Alonso, haurdun baitago eta laister jaioko da. El Conquiseko irabazlea aurten egin da oso ezagun, nahiz eta aurretik herri mailan ezagun izan kiroldegiko langile ere baita. Berarekin batera hamaikakoa honakoa da: Juli Mujika, etxekoandrea eta AEKko ikaslea; Amaia Otaño, sagardogilea; Maddi Roteta, trikitilaria; Garbiñe San Miguel, kazetaria; Olatz Mitxelena; Emarri giza proba taldekoa eta sagardogile elkartekoa; Agin Laburu, bertsolaria; Jose Luis Salas, AEKko ikaslea jatorriz peruarra; Miel Joxe Astarbe, txistularia; Joxan Alberdi, Astigar abesbatza eta txistularia; eta Diego Pena, botikaria.
Eider Alonsok argitzen du ez dela erraza izango denak balkoian sartzea. «Antolatu beharra dago. Bakoitzak letra bat eman behar dugu, hiru pertsonek irakurriko dute pregoia eta txupinazioa botako dute».
Astigartarrentzat berezia da azkenean Eiderrek dioen bezela «herriaren aitortza errekonozimendua edo omenaldi» bat da eta hori beti da eskertzekoa. «Esperientzia polita izango da. Eta usten dut Hamaikako guztiarentzat izango dela gozatzeko momentua». Gainera Eider Alonso ama izango da. «Hemendik bost astetara jaioko da, beraz hamaika eta txikitxo bat izango gara».
Hamaikako hiru partaidek pregoia irakurriko dute eta txupinazoan denek hartuko dute parte letra batekin
Ahobizi eta Belarriprest izan dira batzuk eta besteak
Euskaraldian denak ari dira parte hartzen. Helburua, euskera erabiltzeko ohitura areagotzea da, eta, beraz, herritarrak dira protagonista Hamaikakoaren laguntzarekin. Parte hartu nahi duten herritarrek ere oraindik badute aukera diote Euskaraldikoek. Irailetik aurrera, izango dute aukera Euskaraldia ekimenean izena emateko, eta parte hartzeko bi moduetako bat aukeratu beharko dute: Ahobizi edo Belarriprest.
Ahobizi egiten direnen kasuan, haien ardura izango da euskeraz hitz egitea, ulertzeko gai diren guztiekin, nahiz eta gero, erantzuna erdaraz jaso. Eider Alonsok parte hartu du Ahobizi moduan. «Jendearekin euskeraz hitz egiteko konpromezua da».
Eta Santio Jaiak ere aukera bikaina dira euskeraz hitz egiten jarraitzeko. Alde batetik jaiez gozatzen duzu eta euskeraz hitz egiteko ohitura hartzeko aukera ezin hobea izan daiteke festa giroa.
Belarriprest izateko izena ematen dutenek, berriz, berarekin euskeraz egiteko gonbidapena egingo diete, gero, kasu guztietan behintzat, euskeraz erantzungo ez badute ere. Identifikaziorako, goiko irudian agertzen den moduko txapa eramango dute, ahobizi direnek jakin dezaten belarriprest direla.