Udalak bandoa zabaldu du, jakinarazteko harri probarako guneari itxitura jarriko zaiola Ergobia plazan, abuztuaren amaierara arte.
Neurri hori hartuko da, «Danak Bat Ergobiko Kultur Elkartearen eskaerari erantzunez».
Kotxeak uzteko, Juangitenea
Ergobiako Plazari itxiturak jarrita, toki gutxiago izango da bertan, kotxeak aparkatu ahal izateko.
Hori horrela, Juangitenea plazan egokituko dira «behar besteko lekuak». Gogorarazi du «bere garaian horretarako aurreikusi» zela toki hori, «baina erabili ez den kokagunea» izan da orain arte.
Oinezkoentzako egokitzapena, martxan
Azkenik, Udalak gogorarazi du Ergobiako plaza «oinezkoentzako ere egiteko prozesuak martxan darraiela».
Hain zuzen, maiatza bukaeran jakinarazi zuen aurrena plazan lur pribatuak dituztenekin elkarrizketak egingo zituela, eta ondoren, bigarren fasean, bilera irekiak egingo direla auzotarrekin. Bilera horiek uda pasata egitea aurreikusten da, eta aholkularitza enpresa bat kontratatu da prozesua gidatzeko.