Astigarte Elkarteak antolatzen dituen tailerretako ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak erakutsi, kalean margotu eta margolan bat zozketatuko zuten, aurreko astean, kultur etxearen aurrean bertatik pasatu ziren herritarren artean. Pinturako ikasleen erakusketaz gain, bertaratu ziren haur, gaztetxo eta helduek Collage eta txantiloi tailerrean parte hartzeko aukera izan zuten, Astigarteko ikasle eta irakasleen eskutik. Ikasturtea amaitzeko modu benetan egokia.