Elkartasunerako deia odol emaileek, udararako bankuak bete ahal izateko

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 6a, 02:00

Urtean hiru zita jarri ohi ditu Astigarragako Odol Emaileen taldeak, odola eman ahal iza­teko. Otsailean izan zen urte­ko aurrenekoa, eta aste hone­tan izango da bigarrena, osti­ralean. Arratsaldeko 18:30eta­tik iluntzeko 20:30etara anbu­lategian izango da aukera odola emateko.

Premia, udaran areagotua
Udararen aurretik egingo den azkeneko ematea izango da ostiral honetakoa. Orduan, pre­mia areagotu egiten da. Gaine­ra, Astigarragako talde­tik gogorarazi nahi dute: «o­dol-dohaintza bizitza salba­tze­ko edo edozein per­tsona­rentzat osasuna  berreskura­tzeko era da, eta berezko  onu­ra ekar dezake, odol horren beharra, guretzat edo senide batentzat edo lagunarentzat, larrialdi-egoeran, behar izate­tik ez gaude libre».

Laguntzeko deia, batez ere, gazteei
Horregatik guztiagatik, asti­gar­tarrei deia egin diete ber­taratzeko; bereziki, gazteei, «emaileen adinaren zahartzea gelditzeko, eta konstantzia iza­­tera animatzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!