Hilabete mugitua izango da maiatza, Astigarragako kultur ekintzei dagokienean. Izan ere, ez dira faltako San Isidro egunaren bueltako ospakizunak, Zamalbide-Bentak auzoan eta Foru Plazan; zaharrei omenaldia; edota Ilar Astea.
Eta hilabete hasiera ere, ez da nolanahikoa izango: bi zita berezi jarri dituzte, asteburu honetan. Aurrenekoa, gaur bertan izango da, 17:00etan hasita Sagardoetxeako sagastian. Udaberri giroan ospakizuna egingo dute: Ternuarako bidaia antzerki, dantza eta musika ikuskizuna aurrena, herriko gaztetxoen eskutik; Kazkabarra eta Zazpi t’erdik taldeen kontzertuak, bitxi tailerra eta sagastiko lanen tailerra gero; eta piknika azkenik, norberak etxetik eramandakoarekin. Doakoa eta irekia izango da.
Eta bihar, berriz, Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute Astigarragan, herriko dantzariekin, eta Antiguo, Añorga eta Hernanitik etorritakoekin. Goizeko 11:00etan, kalejiran abiatuko dira, Ergobiatik eta Foru Plazatik; eta dantza saioa eskainiko dute gero, 13:00etan, Joseba Barandiaran plazan. Arratsaldean, aldiz, jolasak izango dituzte Foru Plazan.
Eta horrekin, bidea egingo diote, kultur hilabete beteari.
Maiatzeko agenda
5 Udaberri gorrian, Sagardoetxeako sagastian:
17:00, Ternuarako bidaia, antzerki, musika eta dantza emanaldia. Astigarragako antzerki eskola, Astigar dantza taldea eta Norberto Almandoz musika eskolako ikasleen eskutik.
18:00, Kazkabarra eta Zazpi t’erdik taldeen kontzertua sagastian; loreekin egindako bitxigintza tailerra familientzat; eta sagastiko lanak (belar-meta, baratza...).
19:00, Piknika, nork bere etxetik eramandakoarekin.
5 Ate irekien eguna, Norberto Almandoz musika eskolan, 10:30etan. Ikasleen kontzertua, eta ondoren, irakasleek beraien instrumentuak erakutsiko dituzte, haurrek probatu eta zalantzak argitzeko.
6 Dantzari Txiki Eguna:
11:00, Astigarragako dantzariak Antiguo, Añorga eta Hernaniko dantzariekin batera, Ergobiatik eta Foru Plazatik abiatuko dira kalejiran.
13:00, Plaza dantza saioa, Joseba Barandiaran plazan.
16:00, Jumping, puzgarri, wipe out eta hainbat jolasen parkea, Foru Plazan.
7 Literatur solasaldia: Moriría por ti y otros cuentos perdidos, F. Scott Fitzgerald. Jorge Carrerok zuzenduta, gaztelaniaz. Liburutegian, 19:30etan.
9, 15 Jakin + programa: Arteterapia, Karmele Garmendia terapia alternatiboetan adituaren eskutik. Autoezagutza eta eraldaketarako arteterapia eta adierazpen artistikoak. Gaztelaniaz. 16:00etan, kultur etxean. Izenematea doan: berdintasuna@astigarraga.eus.
9 Lekungarai baserriko gaztandegira irteera, AEKren lokaletik (Nabarra Oñatz kalea) abiatuta, 09:15etan. Doakoa eta irekia.
12-15 San Isidro jaiak, Zamalbide-Bentak auzoan:
12, Haur eta gazteen eguna: 10:00etan txupinazoa, jolasak eta puzgarriak; 13:30etan haur bazkaria; 15:30etan Meritxell Martinez ipuin-kontalaria, eta tailerrak Birjolasten taldearen eskutik; 16:00etan mus txapelketa; 17:00etan apar-festa; 18:00etan txokolate-jatea; 20:30etan afari herrikoia, Bingo-txas! eta bertso musikatuak.
13, Erretiratuen eguna: 12:00etan meza, eta Unai Iturriaga, Maialen Akizu eta Xamoa bertsolariak; 12:30etan auzoko 3garren pala txapelketako finala; 14:00etan erretiratuen omenezko bertso-bazkaria; 18:00etan herrien arteko herri-kirol desafioa auzoko gazteen partehartzearekin, eta giza probako bi talde mixtoren arteko desafioa (sarrera doan).
15, San Isidro eguna: 11:45etan prozesioa elizaren inguruan, eta 12:00etan meza; 12:45etan bertsolariak eta salda eliz-atarian; 14:00etan lagunarteko bazkaria Auzolan elkartean; 18:00etan idi probak (sarrera doan).
13, 20 Etxeko hondakinekin zer? Etxean sortzen diren hondakinak berrerabiltzeko, Arantzazuko Ama ikastolak Udalaren laguntzarekin antolatutako saioak. Joseba Barandiaran plazan, 11:30etan. 13an poltsa berriak arropa zaharrekin; 20an jostailu eta apaingarri tailerra.
13 Zaharren omenaldia, 80 urtetik gorako astigartarrak omentzeko. Gure Izarra elkartea.
09:30, Txirriskla taldeko txistularien diana.
11:30, Txaranga.
12:45, Meza Txomiñenen. Ondoren, Aiztondo abesbatzaren eta Astigar taldeko dantzarien emanaldia.
14:30, Bazkaria, opari banaketa eta Alberro anaien soinu emanaldia, Gure Izarra elkartean.
15 San Isidro Eguna, Foru Plazan:
09:30, Xapre trikitilariak.
10:00, Prozesioa, meza, eta ondoren, hamaiketakoa Gure Izarra elkartean.
12:30, Idi demak.
Goizean zehar, Astigarragako Lizardi baserriko produktuen eta animali txikien erakusketa, eta Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak.
15 Gurasolagun ludoteka, eta tailer amaierako merendola. Ikastolako aretoan, 16:45etan. Gonbidatuta: euskera ikasten ari diren gurasoak eta euskeraz badakitenak, beraien seme-alabekin euskeraz hitz egitera joaten badira.
16 Hitzaldia: Sexu aniztasunaren balioa haurtzaroan, Chrysallis elkarteko Aingeru Mayor sexologoaren eskutik. Ikastolako aretoan, 18:30etan.
17-20 VII. Ilar Astea:
17, Ilar pintxopotea Astigarragako tabernetan, eta ilar-pintxo onenaren lehiaketa.
18, Baratzen bisita, Astigarragako Herri Eskolako eta inguruko ikastetxeetako ikasleekin, 09:00etan.
19, Baratzen bisita gidatua, udaletxeko kontzejupetik abiatuta, 11:00etan. Ondoren, hazia eta landareari buruzko tailerra, Hazieraren eskutik, kontzejupean.
20, Txistularien diana, 09:30etan. Ilar azoka berezia, 11:00etatik aurrera Joseba Barandiaran plazan: ilar postuak, Luis Irizar eskolako hiru sukaldarik egindako pintxo dastaketa, Euskal Herriko produktu salmenta, haurrentzako zurezko jolas erraldoiak, eta Idoia Lizeagaren bitxi tailerra.
18 Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, familientzako oka jokua, sagarra eta sagardoaren kulturako galdera eta probekin. Euskeraz. Sagardoetxean, 17:00etan. Izenemateak: 943 55 05 75 edo info@sagardoarenlurraldea.eus.
22, 29 Jakin + programa: Norbanakoaren memoria eta iraganeko irudiak, Vanina Vazquez psikologoaren eskutik. Familia argazkietatik abiatuta, memoriaren inguruko egitasmo artistikoa. Gaztelaniaz. 16:00etan, kultur etxean. Izenematea doan: berdintasuna@astigarraga.eus.
22 Irakurketa kluba: Etxea, Paco Roca.
25 Beatbox saioa, Boris Brigasekin (Orodreth). Beatboxa zer den, nondik datorren, erritmo basikoak, loopstation bat zer den eta nola erabiltzen den... Gaztelekuan, 19:00an. Doan.
25 Kantu afaria, Petritegi sagardotegian, 20:00etan. Ikastolako eta musika eskolako guraso eta irakasle saltzero batzuek eta Petritegik antolatuta. Sagardotegiko menua, arraina eta kafearekin, 35 euro. Txartelak salgai: www.petritegi.eus edo 943 45 71 88.
26 Eskola Kirola Eguna, Astigarragako eta Hernaniko haurrekin. Foru Plazan eta kiroldegian, 09:00etatik aurrera.
29 Haurren bertso jaialdia, Herri Eskolako 5garren eta 6garren mailako ikasleekin. Kiroldegian, 17:00etan.
29 Garondoko masajea, Mari Artanoren eskutik. Buruko mina saihesteko, masajea nola eman. AEKren egoitzan (Nabarra Oñatz kalea), 09:30etan eta 18:30etan.
29 Astigarragako sustraiak, herriko ondarea, materiala eta ezmateriala, aztertu, ikertu, ezagutu, maitatu eta zabaltzeko solasaldietan aurrenekoa. Kultur etxean, 19:00etan. Partehartzea irekia eta doakoa.
30 Argindarraren kontsumoari buruzko informazioa ezagutzeko eskubidea praktikan jarri, eta erabaki egokiak hartzeko saio praktikoa. KZgunea, 18:00etan. Izenematea doan: it.ingurugiro@astigarraga.eus edo 943 33 52 41.