Amets Goikoetxea eta Eneko Olveira podiumean, etxeko lasterketan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 5a, 02:00

Zita berezia zuten txirrindulari astigartarrek, aurreko asteburuan, alebin eta infantil mailetan. Etxeko lasterketan aritu ziren, Txirrindagan Txiki proban, eta ederki ibili ziren!

Alebinetan, bigarren izan zen Amets Goikoetxea nesketan, eta hirugarren Eneko Olveira mutiletan. Bikain aritu ziren beste guztiak ere: Eneko Indo 4garren, Aimar Capdequi 14ga­rren, Markel Galarraga 21ga­rren, Beñat Auzmendi 25garren, Unax Aranburu 32garren, Ekhi Rabanedo 37garren, eta Unai Hernandez 41garren.

Infantilek, berriz, euripean egin zuten lasterketa, eta erorketa asko izan ziren. Horrela, astigartarren artean, Aimar Olasagastik bakarrik bukatu zuen lasterketa, 18garren.

Larunbatean izan zuten las­terketa, kadeteek ere, baina Urretxun. Sekulako euri zaparradak izan zituzten proba osoan zehar, eta ihes eginda iritsi zen Igor Arrieta nafarra, seiko taldetxo baten aurretik. Horien artean zegoen Jaime Romero astigartarra, 6garren izan zena. Enekoitz Azparren atzerago sartu zen, 21garren.

Eta igandean, azkenik, Idia­zabal Saria izan zuten jubenilek. Berehala geratu zen jokoz kanpo Telmo Semperena, 15 la­guneko ihesaldi batek, bost mi­nutuko aldea hartu zuelako. Ordurako berandu zen, baina bere saiakera egin zuen Sem­perenak, Ion Ibarluzearekin. Ez ziren lasterketa burura iritsi, ordea, eta tropeleko indartsuenek ha­rrapatu zituzten, Lierni­an gora. 41ga­rren helmugaratu zen.

Txikienek, Gipuzkoako taldekako erlojupekoa
Gaur, Irunen daukate zita, alebin eta infantilek, Gipuzkoako taldekako erlojupeko txapelketarekin; 16:00etan hasiko dira. Kadeteek, Zarauztarra Sa­ria daukate, 10:30etan Zarautzen. Eta jubenilek, bi zita: Lazkao­mendi Proba gaur, 16:00etan Lazkaon; eta Santikutz Saria bihar, 16:00etan Seguran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!