Udalak txosnen egungo ereduari buelta bat eman nahi diola iragarri zuen Astigarragako Gazte Asanbladak, beren asmoa dela, txosna guztiak gune bakar batean jartzea.
Asmo horren aurrean, alarma piztu zuen Gazte Asanbladak, eta bilera irekia egin zuen igandean.
Gazteak pozik agertu dira erantzunarekin: «oso bilera arrakastatsua izan zen, eta jende mordoa bildu zen aurrera jarraitzeko asmoz».
Hortik aurrera, astelehenean egin zuten beste bilera bat, eta lanean jarraitzeko asmoa plazaratu dute.