«Datorren urterako Mundarro Txirrindulari Eskola ­sortzea da helburu nagusia»

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 17a, 01:00

Mundarro Txirrindularitza taldeak urte batzuk daramatza Astigarragan martxan eta pixkana-pixkana hazten ari da. Talde eta maila desberdinek osatzen dute. Sekzioaren koordinazio lanetan aritzen da Ander Goikoetxea eta Mun­da­rro osatzen duten taldeak zeintzuk diren azaltzen du.

«Hasieran talde txiki bat ginen bizikletan ibil­tzeko irte­tzen ginenak. Gero haunditzen joan da sekzioa eta gaur egun dauzkagu zikloturistak, eskola kirola egiten dutenak, konpetiziora zuzendutako beste taldea dago, Petritegi Astigarraga taldea sortu dutena, eta gero daude herri mailan antolatzen diren ekintzetarako taldea. Hauek noizean behin egiten dituzte irteerak, adin guztietako jendeari dago zuzenduta eta ginkanak, bueltaxkak ere egiten dituzte herrian bertan».

Mota desberdinetako txirrindularitza eskaintza egoteak nahasmena sortu dezake, baina bakoitzaren funtzioa desberdina da eta ongi bereizia dago. Gero ere kontutan hartu behar da Astigarragan badirela  ka­npoko taldeetan lasterka ari diren txirrindulariak. «Umeen artean astigartar bat Her­naniko JOCCen dabil eta bizpahiru Oarsoaldeko OTXEn dabil­tza, Donosti Berrin ere besteren batzuk badabiltza. Zikloturista bezela asko dabiltza bere kontura edo gurekin lizentzia dutenak baino bazkide ere ez direnak» dio Goikoetxeak.

Mundarroren helburuetako bat eskola kirolaren barruan, guraso elkartearekin batera, txirrindularitza egitea da eta hiruhileko honetan bosgarren eta seigarren mailakoek egingo dute. «Bizikleta ekimenak, ginkanak egingo dituzte astean bitan eta baita larunbatetako lasterketa. Eta gure helburua da aurrera begira, hurrengo kurtsorako Mundarro Txirrindulari Eskola sortzea infantil eta alebin mailetan, gaur egun inguru herritako beste taldeek eskaintzen dutena».


Mundarrok 14 neka-mutil inguru mugitzen ditu eta gero jarraipena ematea herrian nahi dute. «Taldeak edukiko balu sekzio bat maila horietan lehiatzeko hortik bideratuko genituzke bertako txirrindulariak eta kanpora irten beharrik ez lukete, aurten bi txirrindularikin gertatu den bezela. Oarsoaldera joan behar izan dute». 

Pena ematen dio Anderri bertako txirrindulariak sakabanatu behar izatea. «Herriak bolumen haundia hartu du, asko hazi da, ume asko mugi­tze dira Mundarro inguruan eta  helburua hori da, datorren urtean eskaintzea txirrindulari eskola bi maila horietan». 

Mundarrok txirrindulari sekzioa ere ­
badu eta bertan daude eskola kirola, zikloturistak, ekimenetan parte hartzen dutenak eta Petritegi taldekoek ere lizentzia Mundarrorekin ateratzen dute.

Apirilaren 15ean Donostia-Baio­na-Donostia martxan, zikloturistak eta ondoren bazkaria, Ipintzan
Koordinazio lanetan sei pertsona haritzen dira Mun­darron. Gero batzarrak hartzen ditu erabakiak. Batzuk lizen­tzia dute, baina ez dira bazkide eta bazkide direnak lizentziarik gabe ere badaude. «Semea bertan dabilelako, mundu hori gustatzen zaiolako... zikloturistek inguruko martxetara joaten gara, irteerak egin gure artean eta aurten Donostia-Baiona-Donostia martxa ekimenean parte hartuko dugu. Apirilaren 15ean izango da eta ondoren Ipintzan bazkaria egingo dugu. Ekipazioak urtero berritzen ditugu eta orain da momentua eskatzeko eta zerrendak ipini ditugu».

Txirrindulari eskolaren ba­rruan guraso elkartea dago, eskola kirola eta orain Mun­darrorekin elkarlanean LH5 eta LH 6 mailako umeek (alebinak) aritzen dira. «14 neska-mutiletatik erdiak joaten dira lasterketetara. Errepidekoak iza­ten dira eta batzuk ez dute lehiatu nahi izaten. Askea da aukera. Gainera batzarrean era­­baki zen lehiaketari ez zi­tzaiola garrantzirik emango. hel­burua ez da lasterketak irabaztera joatea. Ez dugu frenatuko, baina helburua ongi pasatzea da, lagunekin ibili eta minik ez hartu». 

Txirrindulari eskola hori Mundarrora ere zabaltzea helburu nagusia da. «Bos­ga­rren mailakoak seigarrenera pasako dira eta seigarren mailakoak DBH lehen mailara eta horiek infantilak dira. Ea lor­tzen dugun hor taldea sortzea.  Horrek aukera emango luke kanpoan dauden infantilak Astigarragako taldera buelta­tzea».  

Martxoaren 24ean txikiekin irteera eta apirilaren 28an lasterketa Astigarragan
Txikientzako ere irteerak antolatzen ditu Mundarrok. Her­nani aldera umeekin joaten dira, «gero hamaiketakoa edo merienda egiten dugu, ginkana ere antolatzen dugu. urtean bitan edo hirutan antolatzen dugu eta datorren astean, martxoaren 24an umeentzako bueltaxka antolatu da».

Lehiaketa mailan herrian bi lasterketa ere antolatzen dira. «Datorren apirilaren 28an  eskualdeko alebin eta infantil mailako federatuen lasterketa dago eskualdeko txirrindulari guztientzat eta uztailaren 28an Santio festetan Santio igoera egiten da. Hermitara igoera herrikoi bat prestatzen ari gara, nahiz eta eguna oraindik ez den zihurra». 

Petritegi Astigarraga Taldea, sortu berri
Hiru txirrindulari dabiltza lasterketetan parte hartzen. Ibon Iriondo, Mikel Arriaga eta Jon Blanco. «Taldean daude baina bere kaxa moldatzen dira eta mugitzen dira. Finantziazioa beraiek bilatzen dute bere babesleekin eta lizentzia gurekin ateratzen dute. Master lasterketetan lehiatzen dira eta beraien lizentzia ere masterra da. Taldeko beste hiru partaide dira eta ekitaldietan laguntzen dute». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!