Zaintza alorreko profesionalek ere, euskera ikastaroa

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 3a, 01:00

Badihardugu elkartearekin elkarlanean, hainbat alorretako profesionalen euskera gaitasuna hobetzeko ikastaroak antolatu ditu Udalak, eta bukatu berri da, adinekoen zaintzan aritzen direnei zuzendutakoa.

Ez dakitenentzat, eta dakitenentzat 
Programa honen barruan, bi ikastaro antolatu dira, dagoeneko. Batetik, 2016koa, ostalaritza arloko langileei zuzenduta eman zena. Bestetik, 2017an martxan jarri eta oraintxe bukatu dena, adinekoen zain­tzan aritzen diren profesionalei zuzendua.
Programaren helburuetako bat da etorkinei laguntzea, euskeraz ikasiz lan merkatuan aukera gehiago izan ditzaten. Baina era berean, maila bat eduki arren, lanean euskeraz komunikatzeko konfiantzarik ez dutenei bideratutakoa ere bada. 
Formazio honetan, ikasleek beren lan arloarekin lotutako euskerazko oinarrizko esamoldeak eta komunikazio gaitasunak ikasi eta lantzen dituzte. 
Azken ikastaro hau oraintxe bukatu da, eta diploma jaso berri dute, euskera gaitasuna hobetu duten zaintza alorreko langileek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!