EZIN izan zuen Mundarrok eskuratu urteko lehen garaipena eta bide batez erregeetako oparia eskaini. Mariñoren aurka 0-1 galdu zuten etxean eta goiko postuetara begira jarri beharrean zeharka beheko postuetara begiratu beharrean dira orain.
Partidua hotza izan zen hasieratik, erritmo gutxikoa, ez zen ikusleak ikusteko partidurik erakargarriena izan. Etxekoek baloi gehiago izan zuten, nahiz eta jokaldi pare bat kenduta ez zuten aukerarik sortu. Atsedenaldira iritsi baino lehenago kanpotarrek partiduko gol bakarra sartu zuten estrategiako jokaldi batetan. Bigarren zatian markagailua ez zen mugitu.