Everestetik buelta, ‘Mendi tontorrean’

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 10a, 01:00

‘MENDI Tontorrean’ antzezlana ikusiko da Astigarragan igande honetan. Txa­loren eskutik, Iraitz Lizarraga, Al­fon­­so Diez eta Aitor Fernan­dino­re­kin; Mendizale espedizio xelebre ba­tek munduko mendirik altuena ga­rai­tu nahi du, Everest mendia, Sa­gar­matha mitikoa.
Tontorrerako bi­dean, aben­tura hunkigarriak biziko dituz­te, pertsonaia harri­garriekin egin­go dute topo.
Garrantzizkoena, ordea, ez da gailurrera ailegatzea, etxera osorik bueltatzea, baizik. Kul­tur etxean izango da, arratsal­deko 17:00e­tan. Sarrera 2,5 euro balio du haurrentzako eta 5 euro, helduek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!