Txotx!!! irekiera berezia 25garren urteurrena ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 10a, 01:00

Sagardoaren Lurraldeak an­tolatuta, astelehenean, ur­ta­rrilaren 15ean, 25garren Sa­gar­do Berriaren Eguna 2018 ospatuko da 2018ko txotx den­­­boraldiari hasiera emate­ko Gurutzeta sagardotegian. Aur­tengo gonbi­datua Al­berto Iñu­rrategi mendiza­lea izan­go da.

Aurreko urteetako protagonista denak gonbidatuta
25garren edi­zioa izanik, au­rreko urte­etako protago­nista guztiak gonbidatu dira txotx irekiera ospatzera: Egaña, Bakero, Indurain, Etxenike, Olai­zola, Atxa, Argiñano, Iru­jo, Korta, Arteta, Alonso­tarrak, Fiz, Clemente, Olano, Arzak, Somarriba, Aranburu, Loreak filmako protagonistak.... bes­teak beste.

EGITARAUA
12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2017ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak.
12:45: Alberto Iñurrategik sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
13:30: Txalapartarien deiarekin batera sagar dantza dantzatuko da, eta ondoren, sagardogileek Alberto Iñurrategi soka dantzan parte hartzera gonbidatuko dute lehen kupela irekitzeko.
13:45:  Gurutzeta sagardotegian Gure Sagardo Berria oihu eginda lehen kupela irekiko du Alberto Iñurrategik eta honekin batera 2018ko txotx denboraldiari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.

Arratsaldean, Txotx Berri Herrikoia 2018:
17:00: Familientzako tortilla tailerra.
19:30: Txotx herrikoia: herritarrei irekitako pintxo eta sagardo dastaketa.
22:00:  Itxiera.
Astigarragako tabernek sagardo berria eskainiko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!