dagoeneko jokatu dituzte Bio Racer-Oiartzun Bike Pista Sariaren sei jardunaldi, eta Urko Semperena astigartarra ari da lidergotzari eusten. Gaur izango dute hurrengo jardunaldia, seigarrena, 16:00etan, Anoetako belodromoan.
Semperena ederki,
bi probatan
Azkeneko jardunaldian, gainera, bi probak ederki eginda. Aurrenekoan, Tempo deritzon horretan, bigarren postua eskuratu zuen, Eustrack talde bizkaitarreko Illart Zuazubiskar irabazletik bi puntura. Eta bigarrenean, 7 bueltaro esprinta egin beharreko puntuazio proban, garaipen borobila eskuratu zuen, azkeneko esprintean.
Bi proben arteko puntuak batuz, beraz, lidergotzari eusten diola erakutsi zuen, dudarik gabe.
Romero eta Semperena, gorabeherekin
Jaime Romero kadetea eta Telmo Semperena juniorra ere izan ziren bertan. Romerok erretiratu egin beharra izan zuen, eta Semperena, aldiz, hamargarren postuan dago. yy