Aiztondok eta Eirak gaur, Santa Zeziliari ongietorria

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 18a, 01:00

Bi kontzertu eskainiko dizkiote aurten Santa Zeziliari, musikarien patroiari, Astigarragan. Datorren asteazkenean izango da Santa Zezilia eguna, baina gaur bertan emango dute au­rreneko kontzertua.
Herri Eskolako aretoan jarri dute hitzordua, arratsaldeko 19:00etan hasita, musika esko­lako Eira taldeak eta Aiztondo abesbatzak. Pop musika saioa izango da, musikari eta talde ezagunen abestiekin osatua: Ken Zazpi, Itoiz, Elvis Presley, The Mamas & The Papas... Sarrera doan izango da, eta he­rri­tar guztiei luzatu diete gonbitea, kontzertura gerturatu eta pop doinuez gozatzeko.

Betak eta Kazkabarra taldeek, asteazkenean
Musikaren Egunean bertan izango da bigarren kontzertua, asteazkenean. Norberto Alman­doz musika eskolako bi taldek joko dute, Musikalean deitu duten saioan; musika kalean. Izan ere, udaletxeko arkupeetan eskainiko dute kontzertua, arratsaldeko 18:30etan ha­sita, Betak eta Kazkabarra taldeek.
Abesti sorta bat prestatu dute bereziki horretarako, eta herritar guztiak animatu dituz­te bertara: «musikaz gozatu nahi baduzue, etorri ikustera!», luzatu diete deia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!