Egunen batean antzezlana eskaini zuen Behibi’s konpainiak igandean. Ez zen nolanahiko ikuskizuna izan, bertaratu ziren herriko gazteei irakatsi nahi izan baitzieten denok desberdinak garela, denok arraroak garela. Izan ere, konpainiaren ustetan, «denok desberdinak garela pentsatzea askoz ere aberasgarriagoa da, denok Pepito izan ezik berdinak garela uste izatea baino». Eta egunerokotasunetik eta emozioetatik abiatuta egin zuten lan hura.