Gurasoekin bilerak euskeraz egiteko ekimena, martxan zazpi erakundek

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 27a, 02:00

Ekimen berria jarri dute mar­txan, Astigarragako Udalak eta herriko zazpi erakundek elkar­lanean, «euskeraren presen­tzia areagotzeko». Zehazki, gurasoekin daukaten harremanetan nahi dute indartu euskera.
Udalak luzatu zien proposamena erakundeei, eta bat egin zuten Astigarragako Herri Esko­lak, Gaztelekuak, Guraso Ba­tzor­deak, Kirikieta Haurres­kolak, Mundarro Kirol El­kar­teak, Nor­berto Almandoz Mu­si­ka Esko­lak eta Xaguxar aisialdi taldeak.

Gurasoekin bilerak, euskeraz
Hartu duten konpromiso honekin, praktikan jarriko dituzte neurriak, gurasoekin izaten di­tuzten bilerak euskeraz egiteko aurrerantzean. Lan horretan, Udalaren babesa eta lagun­tza teknikoa izango dute erakunde horiek, lantalde bat osatu baitu horretarako.
Irailaren 7an izan ziren zazpi erakundeetako ordezkariak uda­letxean, Udaleko Euskara Zer­bi­tzuaren proposamenaren berri izateko. Bertan aztertu zuten, gurasoekin harremanetan zen­bat eta nola erabiltzen duten euskera, eta ondorioztatu zu­ten, gehiago erabili daitekeela. Horren harira, neurriak proposatu zizkien Udalak: publikoaren hizkuntza identifikatzeko zer egiten duten erreparatu, era­biltzen duten irizpidea pu­bliko horrentzako egokia den, bileraren hizkuntza esplizita­tzen duten, zer nolako aurreiri­tziekin jokatzen duten...
Orain jarri dute martxan ekimena, eta 2018an jarraipena izango du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!