Suitzako Ingenbohl/Brunnen izan da, abuztuaren 16tik 20ra, Europako Sega Txapelketarako eszenatokia, eta bertan izan da, beste euskaldun batzuen artean, Suharri Irazustabarrena astigartarra.
Kideen artean, seigarren; orokorrean, 31garren
Gizonezkoen kategorian, 10 izan dira Suitzaraino joandako segalari euskaldunak. Emakumezkoenean, 5, eta 13-14 urtekoen kategorian, bi mutil.
Irazustabarrena, 10 horien artean seigarren izan da. Guztira, 63 segalari aritu dira lehian, 100m2ko saila azkarren eta txukunen nork moztu, eta astigartarrak 31garren egin zuen. 02:45,85eko denbora egin zuen, baina txukuntasuna neurtzean, 14 puntuko penalizazioa jarri zioten, eta 03:41,80 denborarekin geratu da.
Taldeka, berriz, aurreneko bosten sailkapena hartzen zen kontuan, eta horrela, euskaldunek hirugarren egin dute.