Krosa, trial txapelketa, pelota eta musika, jaiak berotzeko!

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 12a, 02:00

Uztailaren 22an lehertuko dira Santio jaiak Astigarragan, baina asteburu honetan bertan hasiko da giroa pizten. Izan ere, lau ekintza prestatu dituzte horretarako.
Larunbatean, Astigarragako XV. Herri Krosa egingo dute, herriko kaleetan, arratsaldeko 17:30etan hasita. 7,3 kilome­tro­­ko ibilbidea izango du probak, eta 16 urtetik gorakoek hartu dezakete parte. 
Izenematea zabalik dago, www.herrikrosa.eus web­gu­nean; eta egunean bertan ere izango da aukera, Apeztegi plazan, 16:00etatik aurrera.

Zita hirukoitza, igandean
Eta hurrengo egunean, igan­dean, hiru zita jarri dituzte. Aurrena, Trial Txapelketa jo­ka­tuko da Zarkumendegin, goi­zeko 09:30etan hasita, Pablo Leoneten oroimenez. Euska­di­ko Txapelketarako ere pun­tu­a­­garria izango da.
Ondoren, maila haundiko esku pelota jaialdia izango da Txomiñene frontoian, goizeko 10:30etan hasita: Mundarroren pelota eskolako gaztetxoak au­rrena; Xala-Sanchez/Loidi-Bergera ondoren; eta Baran­di­a­ran-Gurutzealde/Titin III-Aiz­pi­­tarte azkenik.
Eguna borobiltzeko, Uru­­­mea Blues&Jazz Jaialdia izango da, aurten hirugarrenez, iluntzeko 19:00etatik 22:00etara. Mojo Hand blues talde donostiarra­k eta FM Trio Goierriko jazz tal­deak joko dute, Joseba Baran­­diaran plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!