Astelehenera arte, proposamenak

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 10a, 02:00

Datorren urteko Udal Aurre­kon­tu­etako 100.000 euro gorde ditu Udalak, herritarrek proposatzen dituzten egitasmoak bul­tzatzeko, eta hain zuzen, as­telehenera arteko epea dago proposamenak egiteko. Ho­rre­tarako, etxean jasotako eskuorriak bete eta postontzietan utzi behar dira: uda­­letxean, kultur etxe­an, anbulatorioan, kiroldegian eta zaharren egoitzan. Denen bideragarritasuna aztertuta, herritarrek izango dute az­ken erabaki hartzeko aukera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!