4x4 kotxeen triala, datorren larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 3a, 02:00

Bueltan da 4x4 kotxeen trial ikuskizuna, Astigarragan. Gaur zortzi izango da, datorren la­runbatean, Bidebitarte poligonoan. Arratsaldeko 16:00etan izango da proba, eta 18-20 kotxe inguru ibiliko dira, prestatuko duten zirkuituan, zulo, salto, oztopo eta putzuak gainditzen.
Eta goizean eta eguerdian, urtero bezala, kotxeen erakusketa jarriko dute. Oraingoan, Joseba Barandiaran plazan izango da, goizeko 11:00etatik eguerdiko 15:00etara.

Sarrerak, egunean bertan
Proba ikusteko sarrerak, egunean bertan jarriko dituzte salgai, 2 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!