Astelehenean emango diogu hasiera hilabete berriari, maiatzari, eta horrekin batera estreinatuko da kultur ekitaldien agenda.
Horren arabera, asteartetik aurrera hasiko da mugimendua herrian, ordurako jarri baitira zita gehienak.
Ekintzaz blai, datorren astean
Asteartean hasi, eta asteburura arte, kultur ekintzaz zipriztinduko da herria. Asteartean bertan hasiko da Jakin+ Programako ikastaroa, literatura eta liburuak hizpide izango dituena. Egun berean izango da gurasolagun tailerra, gurasoen txikitako jolasen inguruan; eta KZ Gunean, egun horretan bertan egongo da dinamizatzailea, arratsaldez.
Hurrengo egunean, asteazkenean, euskeraren egoerari buruz egindako azterketa aurkeztuko du Soziolinguistika klusterrak, 18:30etan, kultur etxean. Leku berean izango da ipuin kontaketa ostegunean.
Ostegunean bertan hasiko da, VIgarren Ilar Eguna, eta igandera arte luzatuko da. Egunero izango da zerbait, baina bereziki, igandean izango da giroa, Foru plazan.
San Isidro eguna eta Zaharrei omenaldia, hurrengoak
Baina horiek ez dira zita garrantzitsu bakarrak izango. Maiatzaren erdialdean, ohikoak diren beste bi egun ere ospatuko dituzte: Zaharren Omenaldia 14an, eta San Isidro eguna, maiatzaren 15aren bueltan.
Beste hainbat zita ere bai
Hilero bezala ez dira faltako: plaza dantzak, Zilegi Eskolak, literatur soladaldiak eta beste hainbat zita kultural. Gainera, kiroldegiko udako ikastaroetan izenematea irekiko dute.
MAIATZEKO AGENDA
2/9/16/23/30 Jakin+ Programa: Literatura eta liburuak. Esperientziak trukatu, trebatu, pertsonen bizi-kalitatea hobetu eta genero ikuspegia lantzeko egitasmoaren barne, hilaren 2an eta 9an Cecilia Blanco soziologo eta idazlearen eskutik Literatura eta liburuen inguruko bi saio eskainiko dira eta osasunari buruzkoa izango dira 16, 23 eta 30eko saioak. Kultur etxean izango da, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.
Doan. Izenematea: berdintasuna@astigarraga.eus. Hizkuntza: gaztelania. Antolatzailea: Berdintasun saila.
2 Gurasolagun tailerra. Oraingoan, gurasoei beren txikitako jolas eta abestiak erakusteko eskatuko zaie. Arratsaldeko 16:45etan, ikastolan.
2 KZ Gunea. Dinamizatzailea 16:00etatik 17:45era, bertan egongo da, baina ordenagailuak Gazteen Informazio Guneko ordutegian ere erabili daitezke. Zabalik dago astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara, Tomas Alba kaleko 13. zenbakian.
3 Euskararen erabilera Astigarragako kaleetan. 2016an Soziolinguistika klusterrak Udalaren eskariz, Astigarragako kaleetan egindako neurketaren emaitzak ezagutzera emango dira. Arratsaldeko 18:30etan, kultur etxean.
4 Ipuin kontaketa: Joxe Moxeren lagunen abenturak. Saio bakarra 3-9 urte bitarteko haurrentzat. Ipuin kontalaria: Ixabel Agirresarobe. Arratsaldeko 18:00etan, liburutegian.
4-7 VI. Ilar eguna. Baratz elkarteak Udalaren babesarekin antolatua.
4 Ilar pintxopotea Astigarragako tabernetan, eta ilar-pintxo onenaren lehiaketa.
5 Baratzen bisita: Astigarragako Herri Eskolako eta inguruko ikastetxeetako ikasleekin, goizeko 09:00etan.
6 Baratzen bisita gidatua 11:00etan udaletxeko kontzejupetik abiatuta. Ondoren, ilar-dastatzea Charo Zapiain eta Roberto Ruiz sukaldariek gidatua, eta hazien pribatizazioari buruzko tailerra Hazieraren eskutik. Eguerdiko 14:30etan, ilar-menua Roxario jatetxean.
7 Txistularien diana berezia goizeko 09:00etan, eta 11:00etatik aurrera, Azoka, ilarrak eta Euskal Herri osoko produktuak sagai, eta haurrentzako talo-tailerra, Foru plazan.
6 Sagastiak loreetan. Sagardoetxean.
- 12:00etan, Lore tailerra: loreekin apaingarriak egiteko, familientzako tailerra Idoia Lizeaga bitxigilearen eskutik. Doan. Izenematea: info@sagardoetxea.com edo 943 550 575.
- 17:00etan, Inaxiren istorioak: musika, dantza eta antzerkia uztartuko dituen ikuskizuna Astigarragako hainbat talde kulturaletako haurren eskutik (Norberto Almandoz musika eskola, antzerki eskola eta Astigarreko dantzariak).
7 Plaza dantzak. Muxikoak, jauziak, branlea, txulalai, fandangoa, arin-arina... dantza tradizionalak zuzeneko musikarekin, dantza gustuko duten haur, heldu zein gazteentzat. Eguerdiko 12:30etan hasita, Joseba Barandiaran plazan. Antolatzailea: Astigar dantza taldea.
10/17 Zilegi Eskolak: Plaza dantzak. Joseba Barandiaran plazan hilero antolatzen den dantza saioetan parte hartu ahal izateko, oinarrizko dantzak irakatsiko ditu Uxuri Irastorzak, besteak beste: branlea, jaurrieta, balkarlos eta zazpi jauzi, baita euskal dantza ohikoenak ere. Maiatzaren 10 eta 17an, bi ordutegitan: 09:30-11:30etara, edo 18:30-20:30etara (bietara joateko aukera ere badago).
Doan. Izenematea: Astigarragako AEK euskaltegian, astigarraga@aek.eus edo 607 610 687. Antolatzailea: Udaleko euskera saila eta AEK euskaltegia.
12 Bapo Kantari 4, ikastolako eta musika eskolako guraso eta irakasle talde batek antolatutako kantu-afaria Petritegi sagardotegian, - 20:00etan hasita. Txartelak salgai sagardotegian bertan: 943 457 188 edo 943 472 208.
14 Zaharren omenaldia. Urtero bezala, 80 urtetik gorako astigartarrei omenaldia egingo zaie. Gure Izarra elkarteak Udalaren babesarekin antolatua, aurtengoa 37garren edizioa izango da.
- 09:30etan, Txirriskla taldeko txistularien diana.
- 11:30etan, txaranga.
- 12:45etan, meza Txomiñenea pilotalekuan; ondoren, Aiztondo abesbatzaren eta Astigar taldeko dantzarien emanaldia eta Alberro anaien soinu emanaldia Gure Izarra elkartean.
13/14/15 San Isidro eguna.
13 Zamalbide-Benta auzoan, haur eta gazteen eguna: 10:00etan, txupinazioa eta ondoren, jolasak, puzgarriak eta tailerrak; 13:30etan, haur bazkaria; 15:30etan, Pello Añorga ipuin-kontalaria; 16:00etan, mus txapelketa; 16:30etan, apar-festa edo tailerrak, eguraldiaren arabera; 18:00etan, txokolate-jatea; 20:30etan, afari herrikoia (25 euro), eta Txikiren bakarrizketak.
14 Zamalbide-Benta auzoan, erretiratuen eguna: 10:00etan meza; 11:00etan, Angel Mª Peñagarikano, Maialen Akizu eta Xamoa bertsolariak, eta salda eliz-atarian; 12:00etan auzoko 2. Pala txapelketako finala; 14:00etan erretiratuen omenezko bertso-bazkaria, eta 18:00etan, herri kirol jaialdia (sarrera, doan).
15 Zamalbide-Bentako auzo elkarteak antolatuta: 10:45etan, prozesioa elizaren inguruan, eta 11:00etan, meza; 11:45etan, bertsolariak (Maialen Akizu eta Xamoa), eta salda eliz-atarian; 14:00etan, lagunarteko bazkaria Auzolan elkartean; 18:00etan, idi probak, Intziñarte, Matxain eta Aburuza 2.000 kiloko harriarekin. Sarrera, doan.
Foru plazan Goldea herri kirol elkarteak antolatuta: 09:30etan Xapre trikitilariak; 10:00etan, prozesioa, meza eta ondoren, hamaiketakoa Gure Izarra elkartean; 12:30etan, idi demak: Loiuko I. Aurrekoetxea eta Mungiako I. Lopategiren idi pareak elkarren aurka 3.298 kiloko harriarekin pisu librean eta 30 minututan; 14:30etan, bazkaria eta Inaxi Mujika Tolosa (Martzine) eta Moises Berra Urresti (Iriarte) baserritarrei omenaldia Gure Izarra elkartean. Goizean, Astigarragako Iriarte eta Martzine baserrietako animalien eta barazkien erakusketa eta egunean zehar, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak.
15 Txistulari topaketa. Foru plazatik abiatu eta 40 txistulari inguru kalejiran aterako dira Jose Inazio Ansorenaren zuzendaritzapean, horien artean, Astigarragako Txirrisklakoak eta musika eskolako txistu ikasleak. Antolatzailea: Txistularien elkarteko Gipuzkoako ordezkaritza. Arratsaldeko 19:30etan.
18 Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko Sagardoetxean 16:00etatik 19:30etara baratza eta sagastiko lanak egingo dira familiekin: landaketak, belar txorrokoak, txorimaloak, txorientzako kaiolak, etab.
22 Udal kirol jarduerak. Izenematea maiatzaren 22an hasiko da: kiroldegia@astigarraga.eus edo 943 33 36 76.
27 Jaialdia, Astarbe sagardotegian. Ternuarako espedizio bat antolatu eta parte hartuko duten 100 lagun inguru agurtzeko egun osoko jaialdia egingo da sagardotegian.
- 12:30etan, bertsolariak.
- 13:00etan, Kalakanen kontzertua.
- 13:15etan, Egurraren Performancea Anna Roca Barbarà eta Iñaki Villavuenaren parte hartzearekin.
- 14:00etan, bazkaria Sagardotegian, bertsolariekin girotuta.
- 17:00etan, bertso musikatuak.
- 19:00etan, Odolaren Mintzoaren kontzertua.
Egunean zehar, sagardoa txotxetik eta Mala Gissonaren garagardoa eta pintxoak izango dira. Sarrerak, bazkaria barne, Astarbe Sagardotegian daude salgai, baina arratsaldeko emanaldiak doan izango dira.
27 Hegaztien eraztuntze saioa. Aranzadiren eskutik egingo da eraztuntzea eta interesa duen edonori zabalik dago. Tokia zehaztu gabe dago, beraz, data gerturatu ahala xehetasunak izateko ingurumen sailarekin harremanetan jarri behar da: it.ingurugiro@astigarraga.eus edo 943 335 241. Goizeko 09:00etatik 12:00etara.
27 Gurasolagun irteera. Ikasturteari amaiera emateko sagardoaren bidea egingo da guraso eta haurrekin, 09:00etan ikastolatik abiatuta.
29 Literatur solasaldia. Jorge Carrerok zuzenduta, hilabete honetan Jean Echenoz idazlearen Enviada especial liburuaren ingurukoa izango da. Hizkuntza: gaztelania. Liburutegian, arratsaldeko 19:30etan.
29 Haurren bertso jaialdia. Astigarragako Herri Eskolako 5. eta 6. mailako ikasleek, Udalak sustatutako Gu ere bertsotan ekimenaren barne, bertso-jaialdia eskainiko dute. Kiroldegian, arratsaldeko 17:00etan.