Oporraldiko dastaketak eta bisita gidatuak, igandera bitarte

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 19a, 02:00

Aste Santua aprobetxatuz, bi­sita gidatu bereziak prestatu dituzte Sagardoetxean. Joan den astean egin bazituzten aurre­nekoak, aste honetan ere izango da aukera, plana apro­betxatzeko: bisita gidatua, eta sagardo eta gazta dastaketa.
Izan ere, ohiko bisitaz eta sagardo, muztio eta likore das­taketaz gain, Euskal Herriko gazta ezberdinak jarri dituzte dastatzeko: Idiazabal gazta, Iraty gazta eta Ronkal gazta.
Bisitaren eta dastaketaren prezioa 5,5 eurokoa da. Gaur­tik larunbatera, goiz eta arra­tsalde egin daiteke (11:00-13:30 eta 16:00-19:30); eta igandean, goizez bakarrik (11:00-13:30).
Nahi duenak, sagardotegi batean bazkaria edo afaria eginez osatu dezake plana; guztira, 34,5 euro dira.
Informazioa eta erre­serbak: 943 55 05 75, info@sagardo­e­txea.com, edo www.sagardoa­renlurraldea.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!