Iruñako erraldoi eta kilikiak, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 22a, 02:00

Aurten ere etorriko dira Astigarragara bisitan, Iruñako Alde Zaharreko erraldoi eta kilikiak. Lau erraldoi, lau kiliki eta dultzainero talde bat ibiliko dira, herriko kaleetan barrena, Txirriskla taldeko txistulariekin batera. Eguerdiko 12:30etan abiatuko dira kalejiran, Foru Plazatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!