Zuzeneko arerioa izan zuen Mundarrok aurrez aurre, asteburuan; Eas08 talde donostiarra. Bina berdinduta itzuli ziren etxera, moreak.
Hasieran, ezin erritmoa aurkitu
Nahiko gogorra izan zen aurreneko zatia astigartarrentzat. Donostiarrak gailendu ziren jokaldi guztietan, eta atsedenaldira iristerako, aurreneko gola lortu zuten.
Bigarren zatian, ordea, astigartarrak nagusitu ziren. Igorrek egin zuen berdinketa lortzeko gola.
Urduritasuna, bukaeran
Bukaerara arte, astigartarrak izan ziren nagusi. Baina despiste batean, donostiarrek bigarren gola lortu zuten, partidua bukatzeko 10 minuturen faltan. Ezusteari aurre egiten jakin zuten astigartarrek, hala ere; Markelek lortu zuen bigarren gola.
Asteburu honetan, berriz, Euskalduna izango du aurkari, Mundarrok.