Txangoa egin zuten Pasai San Pedrora, orain bi aste, Astigarragako Herri Eskolako LH1eko ikasleek. Albaola itsas faktorian izan ziren bixitan, San Juan baleontziak erakarrita. Izan ere, aurreko egunetan hitz egin zuten ikastolan, baleontziari eta baleei buruz, «eta gaiarekin bukatzeko, zer hobeto, itsasontzia gertutik ezagutzea baino!», azaldu dute Herri Eskolatik. Museoaz aparte, aukera izan zuten ezagutzeko San Pedroko arraun taldearen trainerua eta entrenamendurako erabiltzen duten lokala.