Oraindik ez duzu izena eman ‘100 ta 100... 200 ordu euskaraz’ erronkan?

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 19a, 01:00

Asko izan dira 100 ta 100... 200 ordu euskaraz erronkan parte hartzera animatu diren herritarrak. Momentuz 200­dik gora dira izena eman du­tenak, azaroaren 26tik abenduaren 3ra euskera hu­tsean aritzeko esperientzia pertso­na­la bizituko dutenak. Ho­riekin guztiekin argazki erraldoia atera zuten joan den larunbatean, eta oraindik animatu ez diren herritarrei dei egin zieten parte hartzera. 
Bi perfiletako astigartarrek hartuko dute parte erronkan. Batetik egongo dira euskal hiztunak: hauek, astebetez, euskeraz ariko dira pertsona guztiekin. Eta bestetik daude, hizkideak: hauek, euskera ulertzen dute, baina hitz egiteko gaitasun gutxi dute, erraztasun falta; beraz, konpromisoa hartu dute euskaldunak beraiei euskeraz egitera animatzeko. Erron­ka­rekin bat egin duten astigartarrek, ahoa eta belarria duten txapak eramango dituzte aste horretan zehar, gainerakoek jakin dezaten hiztuna edo hizkidea diren.
Izena eman nahi duten astigartarrek bi modu di­tuzte: astigarraganeuskaraz­@­gmail.com helbidera idatzi; edo antolatzailearen batengana jo, eta izen emate orria beteta entregatu. 
Azaroaren 26an erronkari hasiera emango dion jaia antolatuko dute; eta abenduaren 3an, kalean standa jarriko dute, nahi duenak bizitako esperientzia kontatu dezan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!