Aurrekontuak lantzeko bilerak auzoz auzo, gaur Perurenan hasita

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 16a, 01:00

2017ko aurrekontuak herri­tarrekin landu nahi ditu EH Bilduk, eta helburu ho­rre­kin, auzoz auzoko bilera erron­da hasiko du gaur. Atzo aurkeztu zituzten helburuak eta bi­lera-erronden datak.
EH Bilduk azaldu zuen, Udal Gobernuan zein opo­sizioan, par­te hartzearen al­deko apus­tua egin dutela: «sinetsita gaude dinamika beharrezkoa dela, aberasg­arria». Gaur hasi eta azaroaren 30a bitartean egingo dituzte bilera irekiak, auzoz auzo: «urteko balorazio laburra egingo da bileretan, eta segidan, hurrengo urteko lan ildo na­gusiak zehaztuko dira herri­tarrekin. Bertan jasoko dira auzo eta herritarren eskaerak, kritikak eta proposamenak». 

‘Parte hartze guneak’, ere bai
Gogoratu zuten bilerak ire­kiak direla eta edozein herri­ta­rrek hartu dezakela parte. Bes­tal­de, eta herritarrengana gehiago gerturatzeko asmoz, aurten Par­te hartze guneak jarriko d­i­tuz­tela azaldu zuten pren­tsau­rrean: «eremu hori­e­tan, herri­ta­­rrek informa­zioa jaso eta mo­du erraz eta az­karrean bere iri­tzia eta ekar­pena egiteko aukera izango dute». Urumea Berrin, erdi­gu­nean, ikastola irteeran, anbulategian eta Norberto Almandoz plazan aurreikusi dituzte, gune horiek jartzeko.

«Garrantzitsua da erabakiak herritarrekin hartzea»
EH Bilduk azpimarratu zuen udaletxeko aurrekontua iza­ten dela Udalak urtero har­tzen duen erabaki garrantzi­tsue­netakoa: «urtean aurrera era­man­go diren ekimen eta lanak jasatozen dituen doku­mentua da. Beharrezkoa da horrelako erabaki garrantzi­tsuak herrita­rrekin batera hartzea eta kon­partitzea». 

«Udal Gobernuari proposatuko diogu 2017ko aurrekontu proiektuetan sartzea»   
Proposamenak jasota, Udal Gobernuari eskatuko diote kontuan izan ditzan 2017ko au­rrekontuei begira: «pro­zesu honetan eta eragileekin egiten ari garen errondan ja­so­tako ekarpen eta pr­o­po­samenekin, EH Bildutik 2017ko aurrekontu proiektua landu eta osatuko dugu, Udal Gobernuak kontuan izan dezan, eta herritarren ahotsak aurrekontuetan oi­hartzuna izan dezan.» Gogoratu dute, joan den urtean 24 emendakin aurkeztu zituztela, 1.164.000 euroko balioarekin «auzo eta herritarren pro­p­o­samenei erantzuteko balio dute. Horregatik gonbidatzen ditugu astigartarrak datozen egunetan egingo diren bileretara».

Kultur Etxea eta herriko espazioak antolatzeko dinamikak, aurrera
Azkenik, gogoratu zuten EH Bildu herriko elkarte eta nor­ba­na­koekin ari dela biltzen, Kultur etxea eta herriko es­pa­zioak antolatzeko dina­mi­karen bai­tan. Atzorako anto­la­tuta zuten bilera azaroaren 29an egingo dutela jakinarazi zuten: «Bertan errondaren ondorio nagusiak aurkeztuko ditugu, eta Udal Gobernuari aurkeztuko diogun proposamena osatuko dugu».

Gaur, 
Perurenan, pelotalekuko goiko lokalean, 19:00etan.
bihar, 
Santiomendiko kaxkoan, Plazetxe aurreko lokalean, 19:00etan. 
AZAROAK 21, 
Ergobian, Estanco tabernan. 18:00etan.
AZAROAK 22, 
Arrobitxuloko lokalean, Urumea Berri eta Arrobitxuloko bizilagunei zuzendua, 19:00etan.
AZAROAK 24, 
Ermaña tabernan, Santiomendi ekialdeko herritarrentzako, 19:00etan.
AZAROAK 28, 
Pleno aretoan, erdiguneko herritarrentzako, 19:00etan.
AZAROAK 30, 
Oialume auzoko biltokian, 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!