«Erraza dirudi baina... konplikatua da gero!»

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 5a, 01:00

Kirol egokitua probatzeko aukera izan zuten asteazken arratsaldean, Herri Eskolako patioan elkartu ziren haurrek. Saskibaloian aritu ziren, arratsaldea hasteko. Hori bai, gurpildun aulkietan exerita jokatu zuten, eta berehala konturatu ziren, ez dela dirudien bezain erraza! Konplikatua da gero, horrela baloia saskian sartzea! Arratsalde polita igaro zuten, urritasuna dutenen azalean jarriz, eta merienda goxo batekin bukatu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!