Ate irekiak egingo ditu Petritegi sagardotegiak igande honetan, 11:00etatik 13:30etara. Sagarra bildu, sagardo sagar desberdinak dastatu, muztioa egin... Gainera, XV. mendeko dolarea martxan jarriko dute, eta Aitor eta Jon Mendiluze aita-semeak bertsotan ariko dira. Arratsaldeko 15:30etatik aurrera, berriz, haurrentzako tailerrak eta karaokea izango dira. Informazio gehiago: 943 45 71 88, www.petritegi.com/es, edo reservas@petritegi.com.