‘100 ta 100... 200 ordu euskaraz’ egitasmoan lanean, zortzi eragile

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 8a, 02:00

Asteazkenean, Astigarragako Kronikak argitaratu zuen 100 ta 100... 200 ordu euskaraz egitasmoaren berri, baina akatsa zegoen antola­tzaileetan. Izan ere, herriko zortzi eragile ari dira lanean, egitasmoa aurrera ateratzeko: AEK euskaltegia, Xaguxar aisialdi taldea, Astiga­rra­gako Gazte Lokala, Norberto Almandoz Musika Eskola, Astigarragako Herri Eskola, Herri Eskolako Guraso Elkartea, Mundarro eta Astigarra­gako Udala. Azaroaren 26tik abenduaren 3ra bitartean egingo da, eta astebetez euskera hutsez bizitzeko egitasmoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!