Sagar uztaren asteburuko festarekin batera, IIgarren Sardobide Erronka jokatu zuten sagardotegiek larunbatean. Aurtengo edizioan 10 taldek hartu zuten parte, eta Ipintza Sagardotegia izan zen garaile, 01:22:34 denborarekin. Zapianeko neska-mutilak izan ziren bigarrenak (01:30:39), eta hirugarren postuan geratu zen Petritegiko taldea, 01:32:02ko denbora egin ondoren.