Senperena anaiak indartsu asteburuan, lasterketa hasieratan

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 13a, 02:00

Espainiako Txapelketa izan da jokoan asteburuan Me­ri­dan, infantil eta kadete mai­lan, eta Aitor Larrañagak, Construcci­ones Victor Alvaro Slim taldeko kideak bron­tzez­ko domina lortu zuen erlo­jupekoan.
Etxera itzulita, larunba­tean IX. Javier Ezenarro Oroi­garria jo­ka­tu zen Mendaron. 84,5 kilo­me­troko buelta egin zuten parte­hartzaileek, eta Urko Semperena astigartarra 30 kilometroko es­ka­padaren parte izan zen, pro­ba ha­sie­ran. Hainbat txirrin­du­la­rirekin egin zuen ihes, nahiz eta hauek ezin izan zuten asti­gar­tarraren erritmoa eutsi. Iñigo Etxarri taldekidearen la­guntza izan zuen berandua­go, baina So­ra­luzeko bigarren pasean pe­lo­toiak harrapatu zi­tuen. Murgi­on­dok irabazi zuen, eta Amo­na­rriz herna­nia­­rra bigarren izan zen; Etxarri taldekidea berriz hi­ru­­garren. Urkok, egindako esfor­tzua nabaritu zuen bukaeran, eta 12garren bukatu zuen.
Kadetetan Arrasateko Sa­riaren aurreneko edizioa izan zen jokoan igandean. Proba gogorra izan zen: lasterketa azkarra, beroa, Muxi­barreko igoera... Telmo Sem­pe­rena asti­ga­rtarrak behin baino gehiago­tan atakatu zuen, lasterketa hautsi na­hian, baina pelotoiak ez zion ihes egiten utzi. Pelotoia oso­rik iritsi zen portu hasierara. Telmok metro batzuk eman zi­tuen igoeran, ezin izan baitzuen aurrekoen erritmoa jarraitu; datozen lasterketa­ra­ko gorde zituen indarrak. 31garren pos­tuan iritsi zen.

Kadete eta juniorrek hitzordua, asteburuan
Asteburuan hitzordu berria dute Astigarragako txirrindu­la­ri gaz­teek. Kadeteak Ordizian izango dira, XLIII Txapel Gorri proban, eta Abaltzisketa por­tua izango dute erronka gisa. Juniorrek berriz igandean dute proba, XX. Aiegiko Udala Saria; Euskal He­rriko laster­keta da, 81 km-koa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!