Irunera irteera gaur, eta malabareak bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 4a, 02:00

Hilabete berria hasi da aste honetan, eta horregatik, Gaz­­te­le­kuaren agenda be­rria estreinatuko dute gaur.  Aurre­ne­ko asteburu honetan, la­gun artean ondo pasatzeko au­ke­ra ederra izango dute asteburu honetan: gaur Irungo skate parkera egingo dute irteera, eta bihar, malabareak egingo dituzte Gaztelekuan bertan.

Azkeneko astean, ekintzak egunero
Hileroko erritmoarekin ja­rrai­tuko du Gaztelekuak eka­ineko azkeneko astera ar­te, hau da, asteburuetan ekintza desberdinak egiten dituzte, eta astean zehar irekita dago lokala. Azkeneko astean, aldiz, ekintza bereziak izango dira, egunero.

Ekaineko programa
 Ekainak 4: Irungo skate parkera irteera.
 Ekainak 5: Malabareak egin.
 Ekainak 11: Mastertxef: zumo.
 Ekainak 12: Ametzagainako parkera arratsalde pasa.
 Ekainak 18: Gazte lekuko kartela berritzea (I).
 Ekainak 19: Gazte lekuko kartela berritzea (II).
 Ekainak 25: Realaren museora bisita.
 Ekainak 26: Zubiaurrera irteera: skate, patinak...
 Ekainak 27: Eskulanak.
 Ekainak 28: Hernaniko igerilekura irteera.
 Ekainak 29: Tutti fruti festa.
 Ekainak 30: Ginkana.
*Gaztelekua itxita egongo da, ohi bezala, astelehenetan, eta maiatzaren 1ean. Gai­nontzeko egunetan, irekita, 17:00-20:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!