Martxoaren 16an hil zen Mikel Goenaga herriko apaiza, gaixotasun baten ondorioz. Oso estimatua zen Goenaga astigartarren artean, eta herrian egindako lana eskertzeko, omenalditxo bat egingo diote igande honetan.
Meza eta bideo emanaldia, hasteko
Goenagaren omenezko eguna, 10:30etako mezarekin hasiko da. Ondoren, elizan bertan bideo berezia emango dute, Goenagaren irudiekin.
Bideoa bukatuta, elizatik Murgiako jauregiko jardinetara egingo dute salto.
Bazkaria «elkarbanatuz»
Bertan egingo dute ekitaldi nagusia: bazkaria. Antolatzaileek azaldu dutenez: «Mikelek egiten zuen erara, bakoitzak berea ekarriz eta elkarbanatuz. Sagardoa eta edalontziak egongo dira. janaria pintxo moduan ekartzea komeniko litzake».