Bertako ohiturek eta mundu osoko kulturek bat, maiatzean

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 4a, 02:00

Kultur nahasketa polita izango da hilabete honetan, Astigarragako ekin­tzetan. Ha­siera emateko, Eu­ropa oso­ko musikariek emango diete hasiera, Emusik jaial­dia eskainita Foru Plazan, larunbatean 11:00etan. Izan ere, Musika Eskolen Euro­pa­ko Jaialdia hartuko du Do­nos­tia 2016k, eta kontzer­tu­e­tako bat Astigarragan izan­go da, Bulgaria, Luxen­burgo, Eslovakia eta Espai­nia­ko musikari eta dan­tza­riekin.
Igandetik aurrera, berriz, bertako ohitura eta ospa­ki­zunek hartuko dute lekua. Zaharren omenaldia egingo dute igandean bertan, urte­ro bezala. Eta datorren aste­an, bi festa nagusi: Ilar Egu­na ospatzeko, ostegu­netik igan­dera izango dira ekin­tzak; eta San Isidro Jaia ere izango da, Astigarragako Fo­ru Pla­zan igandean, eta hiru egu­neko festarekin Za­malbide Bentak auzoan.

Aniztasun Astea, bukatzeko
Eta hitzaldi, erakusketa, pe­li­kula eta antzerki artean, Aniztasun Astea ere iritsiko da. Mundu osoko janarien dastaketarekin, maiatzaren 28an emango zaie bukaera aste osoko ekintzei, eta bai­ta kultur hilabete potolo­ be­zain internazionalari ere.

MAIATZEKO KULTUR AGENDA

4 Zilegi eskola: Sendabelarrak. Tailer irekia euskera ikasten ari direnentzat eta euskaldunentzat. Kultur etxean, 09:30etan. *Izenematea: zilegieskola@aek.eus edo AEKn (663 043 314). 5 euro.
5 Bigarren printzesa. Ipuin kontaketa, Lur Kortarekin. Kultur etxean, 18:00etan (3-5 urte bitarteko haurrentzat) eta 18:30etan (6-9 urte).
7 Emusik. Europako Musikari Gaz­te­en Jaialdia. Bulgariako Butideli taldea, Luxenburgoko Perkussion Ensemble of the AEM, Talavera de la Reinako soka talde haundia eta dantzariak, eta Eslovakiako Ostrvka folk musika taldea. Foru Plazan, 11:00etan.
8 Zaharren omenaldia, 80 urtetik gorako astigartarrei. 09:30etan diana Txirrisklako txistulariekin; 11:30etan txaranga; 12:45etan meza, Aiztondo abesbatzaren emanaldia eta Astigar taldeko dantzarien emanaldia, Txomiñenea frontoian; eta 14:30etan bazkaria, opari banaketa eta Alberro anaien soinu emanaldia, Gure Izarra elkartean.
12-15 V. Ilar Eguna.
12 Ilar pintxopotea Astigarra­ga­ko tabernetan, eta 21:30etan pintxo onenaren sari banaketa.
13 09:00etan baratzen bisita, Astigarragako Herri Eskolako eta inguruko ikastetxeetako ikasleekin. 18:30etan hitzaldia udaletxean; Haziaren garran­tzia nekazaritzaren historian. 19:30etan ilar dastatzea kontzejupean, Charo Zapiain eta Roberto Ruizekin.
14 11:00etan baratzen bisita udaletxeko kontzejupetik. 14:30etan ilar menu berezia Roxario jatetxean.
15 09:00etan txistularien diana berezia. 10:00etatik aurrera, ilar azoka eta Euskal Herri osoko produktuak, Foru Plazan.
14, 15 eta 22 San Isidro jaia, Zamal­bide Bentak auzoan.
14 Haur eta gazteen eguna. 10:30etan jolasak, puzgarriak eta tailerrak. 13:30etan haur bazkaria. 15:30etan Pello Añorga ipuin kontalaria. 16:00etan mus txapelketa. 16:30etan apar festa edo tailerrak. 18:00etan txokolate jatea. 20:30etan afari herrikoi musikatua.
15 San Isidro eguna. 10:45etan prozesioa elizaren inguruan eta 11:00etan meza. 11:45etan Maia­len Akizu eta Xamoa bertsolariak eta salda, eliz atarian. 13:00etan Auzoko I. Pala Txapel­ketako Finala. 14:00etan lagunarteko bazkaria Auzolan elkar­tean. 18:00etan idi proba: Intzi­ñarte, Matxain eta Aburuza, 1.250 kiloko harriarekin (sarrera doan).
22 Erretiratuen eguna. 12:00etan meza. 13:00etan Andoni Egaña, Maialen Akizu eta Xamoa ber­tsolariak eta salda eliz atarian. 14:00etan erretiratuen omenezko bazkaria, musika eta bertsolariekin. 18:00etan herri kirol jaialdia (sarrera doan).
15 San Isidro jaia, Foru Plazan. 09:30etan Xapre trikitilariak. 10:00etan prozesioa, meza eta ha­mai­ketakoa Gure Izarra elkartean. 12:30etan idi demak: Loiuko Aurre­koetxea eta Kantabriako Cotarelo­ren idi pareak, 3.298 kiloko harriarekin. Egunean zehar, Andoni Ega­ña eta Sebastian Lizaso bertsolariak. 14:30etan bazkaria eta baserritar zaharrei omenaldia Gure Izarra elkartean. 18:00etan idi gazteen erakustaldia: Erren­teriako Matxain eta Honda­rri­bia­ko Pagadizabalen idi pareak, 1.495 kiloko harriarekin.
18 Genero ikuspegia gaur egungo eskolan. Hitzaldia, Ana Azkona Arzelus psikopedagogoarekin. 18:30etan, Ikastolako aretoan.
19, 26 Zilegi eskola: Sendabelarrak.  AEKren lokalean, 19:00etan. *Izenematea: zilegieskola@aek.eus edo AEKn (663 043 314). 10 euro.
21 Pintura erakusketa. Astigarteko pintura ikasleak margotzen ariko dira, eta ikasturteko margolanak jarriko dituzte ikusgai. 10:30etatik aurrera, Joseba Barandiaran plazan. 13:00ak arte, haurrentzako arte txoko irekia izango da. Astigarte elkartearen logotipo lehiaketaren irabazlea ere jakinaraziko da.
23 Literatur solasaldia: Desde la sombra, Juan José Millas. Jorge Carrerok zuzenduta, gaztelaniaz. 19:30etan, liburutegian.
24 Neskatoak. Zine foruma. Harituz elkarteak antolatuta, sarrera doan. 18:00etan, kultur etxean.
28 III. Aniztasun Astea. 12:00etatik 14:00etara, Joseba Barandiaran plazan. Aste osoko ekitaldiei bukaera emango zaie, herri ugaritako janari dastaketarekin eta musikarekin.
28 Luis eta Eugeniaren bikiak. Kontzertu antzeztua. 17:30etan, Sagardoetxeko sagastian.
31 Haurren bertso jaialdia. Asti­ga­rragako Herri Eskolako ikasleekin. 17:00etan, Ikastolako aretoan.

Bestelakoak
2, 16 eta 30 Dinamizatzailea egongo da KZgunean, 16:00-20:00.
10, 17 eta 12, 19 Jolas tailerra. 2-8 urteko haurren gurasoentzat. 14:30etan Ikastolan.
12, 17, 24, 25 eta 26 Ikasleen antzerki emanaldiak. 17:15etan, Astigarra­gako Herri Eskolan.
13 Bapo Kantari III. 20:00etan, Petri­tegi sagardotegian. Txartelak salgai, sagardotegian eta Petri tabernan.
14 Norberto Almandoz Musika Eskolako ate irekiak, 11:00etan. Kontzertu pedagogikoa eta instrumentuak ezagutu eta probatzeko aukera, musika eskolan eta elizan.
18 Erleen bizimodua erakusketa. 11:30etan euskeraz, 12:30etan gaztelaniaz; Sagardoetxean. Sarrera doan. *Izenematea: info@sagardoetxea.com edo 943 55 05 75.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!