Zure ustez zer bildu behar du Donostialdeko Paisaia Katalogoak?

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 23a, 02:00

Donostialdea-Bidasoa Be­hea eremu paisaiaren katalogoa eta zehaztapenak ari dira idazten 2015a geroztik. Parte hartzeko prozesu pu­bli­koa ere martxan da. Katalogo honen bitartez lortu nahi da pasai eremu hori kudeatzea Paisaiari bu­ruz Europako Hitzar­me­nak diona kontuan izanda. 

Zer dio Europako Hitzarmenak?
Europako Hitzarmenak paisaia ikuspuntu integratzaile batetik aztertzen du. Hau da, eremuak zehazten ditu: naturguneak, landaguneak, eta hiritar eta hiritar-inguruko guneak; paisaia aipagarriak, ohikoak eta degradatuak ere bereizten ditu Hitzarmenak. 

Kezka haunditu, azken urteetan
Paisaia ulertzeko ere berri bat dagoela azaldu dute, eta gizarteak eta inguruak duen kezka haunditu egin dela azpimarratu dute: «beharrezkoa da paisaiaren ku­de­a­ketan, gizarteak duen per­tzepzioa beste elementu bat gehiago bezala baloratzea.

Dekretua, onartuta
2014an Dekretua onartu z­uen Eusko Jaurlaritzak lu­rral­de-antolamenduen paisaia ba­bestu, kudeatu eta antola­tzeko. Dekretuan hain­bat tresna zehaztu zi­tuzten, tartean, Katalogoak eta Eremu Funtzionalen zehaztapenak. Azaldu dutenez, dagoeneko egin dituzte Urola Kosta, En­karterri eta Arabako Errio­xako Katalo­goak. Eta orain, Donosti­al­dekoa egiteko la­nak hasi dituzte.

Zer bildu behar du Paisaia Katalogoak?
Paisaia Katalogoaren helburua da, eremu funtzionaleko pa­saia identifikatu, sailkatu, balietsi eta kartografia­tzea. Kasu honetan, Do­nos­tialdea-Bidasoa Beheko pai­sai unitateak identifikatuko di­tu, eta ezaugarriak eta in­dar zein presio eraldatzaileak aztertuko ditu; balioak eta kotserbazio-egoera ere ze­haztuko ditu, eta paisaiak be­te beharreko kalitate-helburuak proposatuko dira.

Astigartarrak gonbidatuta, parte hartzera
Parte hartze publikoa nabarmendu nahi dute katalogo honetan, eta prozesu hori era­­kunde eta herritarren ar­teko elkarrizketa bidez plan­teatu nahi dute. Hala, elkarrizketa sakonak egingo dira paisaiaren agenteekin. Ma­hai teknikoak osatuko dira. Herritarrek parte hartzeko foro irekiak izango dira apirilean zehar. Eta herritarren­tzako parte har­tze irekia ere egingo da. Zehazki lau fo­ro egongo dira; aurrenekoa izan berri da, eta gainerako hiruak dira: Lezon, apirilaren 28an; Do­nostian, maiatzaren 2an; eta Urnietan maiatzaren 11n;  hiru kasuetan 18:00-20:30 ordutegian izango di­ra.
Bestalde, inkestak eskuragarri daude www.irekia.­euskadi.­eus web orrian eta udaletxeetan. Informazio ge­hiagorako: paisaia@euska­di.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!