Aste Santuko oporraldian herrian geratzen denak, izango du zerekin disfrutatu. Sagardoetxeak egin die plana astigartarrei, eta bisitan etorriko direnei: Sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketa. Plan honen barruan sartzen dira, sagardoetxeko ohiko bisita gidatua, sagardo, muztio eta likore dastaketa, eta Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa. Gainera, bisitaren ostean, sagardotegi batera joateko aukera emango da.
Martxoaren 24tik 28ra, bisita gidatuak dastaketarekin egiteko aukera izango da 11:00-14:00 eta 16:30-20:00 ordutegian; martxoaren 29tik apirilaren 2ra berriz, 11:00-13:30 eta 16:00-19:30 ordutegian; azkenik, apirilaren 3an, 11:00-13:30 ordutegian. Prezioa: 5,50 euro pertsonako; horri sagardotegian otordua gehitu nahi dionak 34 euro ordaindu beharko ditu guztira. Azkenik, haurrentzako pazko arrautzen jokoan parte hartzen dutenek 2 euro ordaindu beharko dituzte.
Mezak, egunero
Aste Santuko mezak ere izango dira Parrokian. Bihar Jaunaren afariko eukaristia izango da 18:00etan. Etzi, guretze bidea egingo dute 10:00etan, eta Jaunaren heriotzaren ospakizuna 18:30etan. Larunbat Santu gauez, 21:00etan, Pazko gaubeila egingo dute. Igandean, piztuera ospatuko dute, 10:30etan. Eta Pazko biharamuna goizeko 11:00etan izango da, Santiomendiko ermitan.